Gizon batek, nekatuta eta haserre lanetik etorritakoan, bere 5 urteko semea aurkitu zuen bere zain ate ondonan.
- Aita, galdera bat egin dezakezut?
- Bai, esaidazu. Espero dut zentzusko zerbait izatea...
- Aita, zenbat irabazten duzu ordu batetan?
- Hori es da zure ardurakoa. Zergaitik galdera hori?- esan zuen aitak haserretuago.
- Bakarrik jakin nahi dut... Mesedez, aita, esaidazu: zenbat irabazten duzu ordu batetan?- errepikatu zuen umeak.
- Jakin nahi baduzu, 20 euro!
- "Oh" - erantzun zuen txikitxoak, burumakur. Berriz begiratuta, esan zuen:- Aita, 10 euro emango dizkidazu?
Gizonak sutan erantzun zion:
- Jostailu tonto bat edo beste edozein sentzugabekeritasunen baterako dirua eskatzea bada zure helburua, joan zaiteke zuzenki zure gelara eta oheratu zaiteke. Pentsa ezazu zergaitik ote al zara hain zeurekoia. Gogor lan egiten dut egunero hainbeste ordutan zehar eta ez dut denborarik umekeri hauetarako.
Umea, bere gelara abiatu zen isilik eta atea itxi zuen. Aita, jesarri egin zen eta haserretuago jartzen hasi zen txikiaren galderan pentsatuz.
- Nolatan ausartzen da horrelako gauzak galdetzera, soilik diru apurra lortzeko?
Ordu bat geroago, gizona lasaiturik zegoen eta agian bere semearekin gogor zamarra izan zela pentsatzen hasi zen. Agian zerbait garrantzitsurako behar zuen dirua, gainera umeak ez zuen sarritan dirua eskatzen. Aita, txikiaren gelaren atera abiatu zen eta hau zabaldu zuen.
- Lotan al zaude, txiki?-galdetu zuen.
- Ez, aita, itzarrik nago- erantzun zuen umeak.
- Agian gogorregia izan naizela zurekin pentsatu dut. Egun luzea izan da eta zurekin ordaindu dut nire humore txarra. Hemen daude eskatu zenizkidan 10 euroak.
Txikia, jesarri zen eta irribarre egin zuen.
- Eskerrik asko, aita!
Orduan, bere burukoaren azpian bilatzen, ximurturiko billete batzuk atera zituen. Gizonak, umeak dirua bazeukala ikustean, haserratzen hasi zen berriz.
Txikiak, astiro bere dirua zenbatu zuen. Orduan bere aita begiratu zuen.
- Zergatik eskatzen didazu dirua jada baldin badaukazu?- esan zuen aitak marmarka.
- Ez neukalako nahikorik, baina orain badaukat.-erantzun zuen- Aita, orain badauzkat 20 euro, erosi al dezaket zure denboraren ordu bat? Mesedez, etorri zaitez bihar goizago. Zurekin afaltzea nahiko nuke.
Egoera bakoitzerako hainbat esaldi
Lasaigarria benetan...
2010/11/17
2010/11/16
2010/11/15
Nre beldurrak
Ezgutu zintudanean zu besarkatzeko beldur izan nintzen, besarkatu zintudanean zu muxukatzeko beldur izan nintzen, muxukatu zintudanean zu maitatzeko beldur izan nintzen eta orain, maite zaitudala, zu galtzeko beldur naiz.
Hutsegiteak
Batzuetan, maite gaituen jendea ere erratu egiten da. Horregaitik hona etortzea erabaki dut, maite dudan neska huts gehiago egiten ikus nazan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)