Lasaigarria benetan...

2010/10/21

Institutoko garaiak

Egunero bezela, gehiegi pintatzen da aurpegiko sufrimendua estali nahiean. Ispiluaren aurrean aurkitu ezinean, izan nahi zuena ahaztuta. Burua bueltaka, institutoko garaiak, pareta atzean erretako kanutoa, barruak ohiuka, portale ilun haretan mutilari hemandako lehen muxua.

Ilusio galduak, irrifar behartuak, jipoitutako bihotzean egin dute eztanda, sentitzeko ezina, zauri guztien mina, geroari aurrez begiratuz. Bizirik irauten betiko minimoetan,eguna iluntzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario