Lasaigarria benetan...

2010/11/17

Ordu bat

Gizon batek, nekatuta eta haserre lanetik etorritakoan, bere 5 urteko semea aurkitu zuen bere zain ate ondonan.

- Aita, galdera bat egin dezakezut?
- Bai, esaidazu. Espero dut zentzusko zerbait izatea...
- Aita, zenbat irabazten duzu ordu batetan?
- Hori es da zure ardurakoa. Zergaitik galdera hori?- esan zuen aitak haserretuago.
- Bakarrik jakin nahi dut... Mesedez, aita, esaidazu: zenbat irabazten duzu ordu batetan?- errepikatu zuen umeak.
- Jakin nahi baduzu, 20 euro!
- "Oh" - erantzun zuen txikitxoak, burumakur. Berriz begiratuta, esan zuen:- Aita, 10 euro emango dizkidazu?

Gizonak sutan erantzun zion:
- Jostailu tonto bat edo beste edozein sentzugabekeritasunen baterako dirua eskatzea bada zure helburua, joan zaiteke zuzenki zure gelara eta oheratu zaiteke. Pentsa ezazu zergaitik ote al zara hain zeurekoia. Gogor lan egiten dut egunero hainbeste ordutan zehar eta ez dut denborarik umekeri hauetarako.

Umea, bere gelara abiatu zen isilik eta atea itxi zuen. Aita, jesarri egin zen eta haserretuago jartzen hasi zen txikiaren galderan pentsatuz.
- Nolatan ausartzen da horrelako gauzak galdetzera, soilik diru apurra lortzeko?

Ordu bat geroago, gizona lasaiturik zegoen eta agian bere semearekin gogor zamarra izan zela pentsatzen hasi zen. Agian zerbait garrantzitsurako behar zuen dirua, gainera umeak ez zuen sarritan dirua eskatzen. Aita, txikiaren gelaren atera abiatu zen eta hau zabaldu zuen.

- Lotan al zaude, txiki?-galdetu zuen.
- Ez, aita, itzarrik nago- erantzun zuen umeak.
- Agian gogorregia izan naizela zurekin pentsatu dut. Egun luzea izan da eta zurekin ordaindu dut nire humore txarra. Hemen daude eskatu zenizkidan 10 euroak.

Txikia, jesarri zen eta irribarre egin zuen.
- Eskerrik asko, aita!

Orduan, bere burukoaren azpian bilatzen, ximurturiko billete batzuk atera zituen. Gizonak, umeak dirua bazeukala ikustean, haserratzen hasi zen berriz.
Txikiak, astiro bere dirua zenbatu zuen. Orduan bere aita begiratu zuen.

- Zergatik eskatzen didazu dirua jada baldin badaukazu?- esan zuen aitak marmarka.

- Ez neukalako nahikorik, baina orain badaukat.-erantzun zuen- Aita, orain badauzkat 20 euro, erosi al dezaket zure denboraren ordu bat? Mesedez, etorri zaitez bihar goizago. Zurekin afaltzea nahiko nuke.

2010/11/16

Nik nahi dodana, hondartzaraino lagundu ditzadan norbait da; nire begiak eskuekin estaltzen, harearen sentsazioa ikertu ditzan nire oinen azpian. Egunsentian itzartu ditzadan norbait, nirekin hitz egiteko irrikiaz, eta zer esango dudan jakiteko gogoz hilik egon daiten norbait.

2010/11/15

Bizitzak ez bazaitu irribarrerik egiten...
kilimak egiozuz!!

Nre beldurrak

Ezgutu zintudanean zu besarkatzeko beldur izan nintzen, besarkatu zintudanean zu muxukatzeko beldur izan nintzen, muxukatu zintudanean zu maitatzeko beldur izan nintzen eta orain, maite zaitudala, zu galtzeko beldur naiz.

Hutsegiteak

Batzuetan, maite gaituen jendea ere erratu egiten da. Horregaitik hona etortzea erabaki dut, maite dudan neska huts gehiago egiten ikus nazan.

2010/11/09

Maita nazazu gitxien merezi dodanean, gehien behar izango dodan momentua litzatekeelako.

Gudaren ostean

Gudaren ostean, enunen bat badago gudaren ostean; nire besoan hartuko zaitut eta amodioa egingo dizut.
Gudaren ostean oraindik baldin badut besorik.
Gudaren ostean oraindik amodioa existitzen baldin bada.

Etorkizuna

Etorkizuna errealitate bihurtu dugun bakoitzean, ez gara gelditu iraganean nola bihurtzen zen begiratzera. aurrera jarraitu dugu etorkizun berri bat imajinatzen...

2010/11/08

Jaio zinenean, zu negar egin zenuen eta ingurukoek irribarre. Bizi ezazu zeure bizitza, hiltzen zarenean zu irribarre eta ingurukoek negar egiteko moduan.

2010/11/04

Zu

Zeruko izar guztiak, ozeanoetan dagoen hare garautxo bakoitza, munduko arrosa guztiak eta gizakiaren historian zehar egon diren irri guztiak gehitzen badituzu, zenbat maite zaitudan hasiko zara jakiten.
Munduko pertsonarik alaiena naizelako "kaixo" esaten didazunean edota irribarre egiten deustazunean, segundo bakar bategaitik izan bada ere, nigan pentsatu duzula dakidalako.

Denbora

Itxaroten dutenentzat, denbora motelegia da; beldur direnentzat, azkarregia;
sentikorrentzat, luzeegia; ospatzen dutenentzat, laburregia. Baina maitatzen dutenentzat, denbora betierekotasuna da.

2010/11/03

AMA

Zure besoak beti zabaltzen dira besarkada bat behar dodanean. Zure bihotza ulertzen daki noiz behar dodan lagun bat. Zure begi sentikorrak, gogortu egiten dira irakatsia behar dodanean. Zure indarra eta maitasuna bizitzan zehar gidatu naute eta hegan egiteko behar nituen hegoak eman didate.

2010/10/27

Lagun bat

Lagun bat, norabidea erakusten digun pertsona da, eta gurekin ibiltzen duena bidearen atal bat.

2010/10/25

Hainbat gauza esan gura dizkizut,
Baina hitzak faltan eta soberan ditut,
Goiz bakoitzeko zure irria falta zait,
Zure begirada eguna hasterakoan,
Zure ezpanak hitzak xuxurlatzen,
Zure jestuak, zutaz maitemintzen nindutenak,
Zure defektu eta maniak,
Borrokatzen zenituen ametsak,
Haietatik jaikitzen zinen zure errakuntza eta sunstipenak,
Zure malkoak, zure oroitzapenetan lurperatzen zintuztenak,

Baina errealitatea da, maitasuna soberan dudala zuri emateko,
Zu muxukatzeko, lastantzeko, ikutzeko eta maitatzeko,
Baina gaur errelitate bakar eta benetako bategaz itzartu naiz,
Gaur zu ez zaude nirekin,
Gaur, nire maitasuna disolbatu da,
Gaur, borrokatu dudan guztia galdu egin da.

2010/10/21

Maitasuna eta gizakia

Maitasuna alditsua eta berekoia da, gizakia bera, alditsua eta berekoia delako.
Jada gehiago ikusi ezin duzula ikusten duzunean, itxi ditzazu begiak.

Malko baten doinua

Margolari batek malko baten doinua marrazten duenean, orduan zu maitatzeari utziko diot.

Institutoko garaiak

Egunero bezela, gehiegi pintatzen da aurpegiko sufrimendua estali nahiean. Ispiluaren aurrean aurkitu ezinean, izan nahi zuena ahaztuta. Burua bueltaka, institutoko garaiak, pareta atzean erretako kanutoa, barruak ohiuka, portale ilun haretan mutilari hemandako lehen muxua.

Ilusio galduak, irrifar behartuak, jipoitutako bihotzean egin dute eztanda, sentitzeko ezina, zauri guztien mina, geroari aurrez begiratuz. Bizirik irauten betiko minimoetan,eguna iluntzean.

Garaiz helduko gara

Soilik garaituko zaituzte amore ematen baduzu,kanpotik tiro egiten badizute eta barrutik hil. Saiakera baino harago joaten zarenean helduko zara. GARAIZ HELDUKO GARA.

2010/10/20

Gaizki tratatutako emakumeentzat

Gaur, guztiok itzaroten zuten emakume perfektua jaio da, lotsarik gabe apurtu ditu markatutako arauak. Gaur takoiak jantzi ditu guztiok bere pausuak entzuteko. Gaur badaki bere bizitza ez dela berriz hondamen bat izango.


Gaur mundua zuretzako soilik dela ikertuko duzu, inork ere ezin zaituela mindu, inork ezin dizula minik egin! Gaur zerua eskuratuko duzu, lurretik zein altueratan gelditzen den begiratu gabe. Gaur barreak eragingo dituzu, zure begiak negar izaten nekatu baitira. Gaur, bildurra danbada bakar batekin apurtu daitekela ulertuko duzu. Gaur zutaz ere barre egitera helduko zara eta lortu duzula ikusi.

Atzokoa

Barkaidazu atzokoa izaten jarraitu nahi dudala badiñot: zergaitia jakin gabe bere maitasuna oparitzen duen beldurgabeko mutiko bat.

Limoiak

Batzuetan, nahitaezkoa da bizitzak limoiak ematea. Hau gertatzen denean bi aukera dituzu: garraztu aurpegia ipini ala limonada bat egin. :)

11.000 zatitan apurturik

Batzuetan apurtzen naiz 11.000 zatitan, eta banaka gordetzen ditut leku izkutu batean, inork ez ditzan aurkitu, hitz politen artean. Batzuetan zurea bainaiz eta itzalena besteetan.(ken 7)