Lasaigarria benetan...

2010/10/27

Lagun bat

Lagun bat, norabidea erakusten digun pertsona da, eta gurekin ibiltzen duena bidearen atal bat.

2010/10/25

Hainbat gauza esan gura dizkizut,
Baina hitzak faltan eta soberan ditut,
Goiz bakoitzeko zure irria falta zait,
Zure begirada eguna hasterakoan,
Zure ezpanak hitzak xuxurlatzen,
Zure jestuak, zutaz maitemintzen nindutenak,
Zure defektu eta maniak,
Borrokatzen zenituen ametsak,
Haietatik jaikitzen zinen zure errakuntza eta sunstipenak,
Zure malkoak, zure oroitzapenetan lurperatzen zintuztenak,

Baina errealitatea da, maitasuna soberan dudala zuri emateko,
Zu muxukatzeko, lastantzeko, ikutzeko eta maitatzeko,
Baina gaur errelitate bakar eta benetako bategaz itzartu naiz,
Gaur zu ez zaude nirekin,
Gaur, nire maitasuna disolbatu da,
Gaur, borrokatu dudan guztia galdu egin da.

2010/10/21

Maitasuna eta gizakia

Maitasuna alditsua eta berekoia da, gizakia bera, alditsua eta berekoia delako.
Jada gehiago ikusi ezin duzula ikusten duzunean, itxi ditzazu begiak.

Malko baten doinua

Margolari batek malko baten doinua marrazten duenean, orduan zu maitatzeari utziko diot.

Institutoko garaiak

Egunero bezela, gehiegi pintatzen da aurpegiko sufrimendua estali nahiean. Ispiluaren aurrean aurkitu ezinean, izan nahi zuena ahaztuta. Burua bueltaka, institutoko garaiak, pareta atzean erretako kanutoa, barruak ohiuka, portale ilun haretan mutilari hemandako lehen muxua.

Ilusio galduak, irrifar behartuak, jipoitutako bihotzean egin dute eztanda, sentitzeko ezina, zauri guztien mina, geroari aurrez begiratuz. Bizirik irauten betiko minimoetan,eguna iluntzean.

Garaiz helduko gara

Soilik garaituko zaituzte amore ematen baduzu,kanpotik tiro egiten badizute eta barrutik hil. Saiakera baino harago joaten zarenean helduko zara. GARAIZ HELDUKO GARA.

2010/10/20

Gaizki tratatutako emakumeentzat

Gaur, guztiok itzaroten zuten emakume perfektua jaio da, lotsarik gabe apurtu ditu markatutako arauak. Gaur takoiak jantzi ditu guztiok bere pausuak entzuteko. Gaur badaki bere bizitza ez dela berriz hondamen bat izango.


Gaur mundua zuretzako soilik dela ikertuko duzu, inork ere ezin zaituela mindu, inork ezin dizula minik egin! Gaur zerua eskuratuko duzu, lurretik zein altueratan gelditzen den begiratu gabe. Gaur barreak eragingo dituzu, zure begiak negar izaten nekatu baitira. Gaur, bildurra danbada bakar batekin apurtu daitekela ulertuko duzu. Gaur zutaz ere barre egitera helduko zara eta lortu duzula ikusi.

Atzokoa

Barkaidazu atzokoa izaten jarraitu nahi dudala badiñot: zergaitia jakin gabe bere maitasuna oparitzen duen beldurgabeko mutiko bat.

Limoiak

Batzuetan, nahitaezkoa da bizitzak limoiak ematea. Hau gertatzen denean bi aukera dituzu: garraztu aurpegia ipini ala limonada bat egin. :)

11.000 zatitan apurturik

Batzuetan apurtzen naiz 11.000 zatitan, eta banaka gordetzen ditut leku izkutu batean, inork ez ditzan aurkitu, hitz politen artean. Batzuetan zurea bainaiz eta itzalena besteetan.(ken 7)